Eder Txikia

Browne, Anthony Traducción: López Gaseni, Manu

Browne-ren obra ezinbestekoetarik bat, album samur bat, umorez zipriztindua, adiskidetasunaren eta elkartasunaren balioaz.

«Eder Txikia» Anthony Browneren bibliografia zabaleko funtsezko tituluetako bat da; benetako adiskidetasunari eta elkartasunari egindako kantua da, darion umoreagatik, samurtasunagatik eta protagonista maitagarrien itxuraren eta portaeraren arteko kontrasteagatik nabarmentzen dena: gorila sendo bat –autore honen obran oso presente dagoen figura bat- eta katakume delikatu bat dira protagonistak.

Anthony Brownek Koko eta All Ball izeneko animalia benetakoetan bilatu zuen inspirazioa: Stanfordeko Unibertsitateko zientzialariek zeinu-hizkuntzan komunikatzeko trebatutako gorila bat zen Koko, eta All Ball, aldiz, gorilak ume baten moduan zaintzen zuen katu bat. Zoritxarrez, egun batean katua desagertu, eta horrek pena handia eragin zion gorilari. 1974an egindako esperimentu horretatik abiatuta, haur literaturako klasiko hau sortu zen. Hainbat irakurketa-mailatatik, hainbat gogoeta lantzen ditu: animalia basatien kartzela-bizitza, eta animalia basatien tamainarekin lotutako estereotipo bat, pentsarazten diguna animalia handia baldin bada agresiboa ere badela eta ez duela emozioak adierazteko gaitasunik.

Erosotasun asko izanik ere, bakarrik zegoen eta bakardadeak tristura sortzen zion gorilari. Baina katutxoaren etorrerak erakutsiko digu gure gorila, bere handian, maitekorra, sentibera eta eskuzabala dela, eta gai dela bakarrik gizakienak direla diruditen sentimendu batzuk adierazteko: nahigabea eta haserrea, konparaziora. Hor sortzen da kontakizunaren ustekabeko amaiera, ohiko moldeak hausten dituena.

Anthony Browneren beste liburu batzuetan bezala, irudiak xehetasun harrigarri, ironiko eta fantastikoz beterik daude, testuaren laburtasuna konpentsatzen dutenak: gorila inguratzen duen ingurune humanizatua, XX. mendeko erreferentzia artistikoak eta ikus-entzunezko kulturaren osagaiak, gorilaren ohiko habitateko landaredia ordezkatzen duen lore-motiboekin margotutako paperak… Nabarmentzekoak dira, bestalde, bozeto gisarako adierazgarritasun handiko eszenak, baita kolorearen erabilera sinbolikoa ere.
Leer más
Leer menos
16,50 €