Gorila bat. Zenbateko liburua

Browne, Anthony Traducción: Manu López Gaseni

Gorila bat, bi orangutan, hiru txinpantze... eta zu. Ilustratutako album bat primateekin batera zenbatzen ikasteko. Primate horietariko espezie batzuk, gizakien ahaide hurbilenekoak izan arren, desagertzeko mehatxupean bizi dira.

Batetik hamarrera zenbatuz, aurre-irakurle eta lehen
irakurleentzako album hau zenbakietara eta primateanimalietara
hurbiltzeko oso baliabide egokia da. Anthony Browne-k zenbaki bakoitzari dagozkion beste animalia irudikatzen ditu. Marrazkiak errealistak dira eta xehetasun handiz burututa daude; nabarmentzekoak dira kolorearen
erabilera eta tximinoen adierazkortasuna –adeitasuna, gozotasuna, bihurrikeria, herabetasuna…–. Haien aurpegietan,
pertsonei dagozkien keinu eta jarrerak antzematen dira.

Hori dela eta, liburuak bigarren irakurketa ere badauka: beste animalien antzera, primateek sentimenduak dituzte. Eta, eboluzioaren aldetik, gizakiengandik hurbilen dauden ahaideak
izan arren, espezie batzuen biziraupena larriki mehatxatuta dago. Egileak zuzenean konprometitzen da mezu horren zabalkunde-lanean: bere autoerretratuaren ondoren, mundu
osoko arraza eta kulturen aniztasuna islatzen duen ‘argazki’ antropologikoa irudikatu du, edozein irakurlek bere burua identifikatu ahal izateko modukoa.

“Tximinoak pertsonaia gisa aukeratzetik gehien gustatzen zaidana haien unibertsaltasuna da (…) Tximinoen unibertsaltasunak ume guztiak, edozein adin, garai edo arrazatakoak direla, haiekin
identifikatu ahal izatea bermatzen du”.
[ Anthony Browne: “Jugar el juego de las formas”, FCE, 2011 ]
Leer más
Leer menos
16,50 €