Osteratxo bat parkean
Argi eta Pintto parkean beren txakurrekin jolasten diren bitartean, beraien gurasoek ezikusia egiten diote elkarri, nork bere banku-muturretik. 1977ko klasiko bat, etengabeko gaurkotasuna duen gai bati buruz: helduen arteko inkomunikazioa haurren naturaltasunaren aurrean.
“Osteratxo bat parkean” bi istorio paraleloz osatutako istorioa da; haurren eta beraien txakurren naturaltasun eta xalotasunari esker bi istoriook bat egiten dute; bitartean, Argiren aitak eta Pinttoren amak ez diote elkarri begiratu ere egiten parkean emandako denbora guztian. Helduen inkomunikazioa eta indibidualtasuna kontraste nabarmenean azaltzen dira gazteen interakzioarekin eta txakurren jokamoldearen erabateko askatasunarekin.
“Osteratxo bat parkean” liburuko gauzarik deigarriena –Anthony Browne-ren haurrentzako lehenetariko albuma- ilustrazioei arretaz erreparatu behar zaiela da; izan ere, kontakizunarekin zerikusirik ez duten xehetasunez beteta daude: Barraud-en His master’s voice margolanari egindako omenalditik Tarzan edo Charlot-en irudietara; bestelako keinu jolasgarriak ere baditu: giza itxura duten itzalak, enborrak edo eserleku-hankak eta baso enigmatiko batean dabiltzan pertsonaia bitxiak.

Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 6 años
Páginas: 32
Tamaño: 24,8 x 32
ISBN: 978-84-7681-771-1
Premios : OSO GOMENDAGARRIA - Irakur Gida 2013