Urdaburutarrak

Browne, Anthony Traducción: Koldo Izaguirre

Familia-harremanei, matxismoari eta genero-estereotipoei buruzko hausnarketara gonbidatzen duen albuma.

Horrelaxe egunero, Urdaburu anderea nazkatu zen arte neskame bat baino okerrago bizitzen. Alde egin zuenean, ohartxo hau utzi zien idatzia: “Urdeburuak!”. Urdaburu jaunak eta bere semeek etxeko lan guztiak egin behar izan zituzten harrezkero: garbitu, otordua prestatu, oheak jantzi, arropa lisatu... Liburu hau guztiz gomendagarria da irakurleak heziketa berdinzale eta elkarrenganako batean abiatzeko, eta familiaren kontzeptuan sakontzeko. Egilea metafora ikusgarri batez baliatzen da helburua lortzeko: garbiketa eta etxeko arauak zabartzen direnean, protagonistak zerri bihurtzen dira, urde zikinak. Honenbestez, zerriaren irudiak gogoeta eragiten du hitz honen adiera desberdinez: zerria izan edo zerria bezala bizitzea.
Leer más
Leer menos
16,00 €