Z familia
Familia bitxi baten zirku-ikuskizun bakar eta berdingabera garamatza, irudimenaren poderioz errealitatea eta fikzioa nahasten dituena.
Etorri eta ikusi, jaun-andreok, neska-mutilok, etorri eta ikusi Z Familiaren ikuskizun aparta, paregabea, gaur arte inoiz eta inon ikusi ez dena. Irudimen hutsaren poderioz, sarerik gabe, artifiziorik gabe, amarru eta iruzurrik gabe, egunik goibelenak ere kolorez betetzea lortzen baitute! …Izan ere, artista harrigarriz eta piztia trebez betetako karpa bat baino gehiago da zirkua; errealitatea eta irrealitatea gurutzatzen diren espazioa da, beste mundukoa den mundu honetako tokia da: fikzioarena eta magiarena. “Z familia” (zirkuaren Z ote ?) zirkuko giroa eta egingarriegingaitzaren arteko esanahia maite duen familia da. Eta fantasiarekiko eta errealitateirrealitate jolas horrekiko grina da posible egiten duena egunerokotasun grisa ilusio eta ametsez betetzea. Z familiak bizimodu normala egiten du, baina irudimenezko uholde horrek kolorez eta aukerez betetzen du; hala, gosaria prestatzea edo lanera joatea benetako abentura bihur daitekeen egun ederretako ametsean bizi da.
Ilustrazioak, teknika desberdinez eginak, koloretsuak eta oso adierazkorrak dira. Azken batean, Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sariko epaimahaiak “irudimentsu, original eta moderno” gisa definitu zuen obra.
Ilustrazioak, teknika desberdinez eginak, koloretsuak eta oso adierazkorrak dira. Azken batean, Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sariko epaimahaiak “irudimentsu, original eta moderno” gisa definitu zuen obra.
Colección: Premio Compostela
Edad recomendada: A partir de 6 años
Páginas: 32
Tamaño: 22 x 22
ISBN: 978-84-7681-648-6
Premios : ALBUM IRUDIDUNENTZAKO NAZIOARTEKO III COMPOSTELA SARIA - 2010
Gomendagarria - Irakur Gida 2010 (Mondragon Unibertsitatea)
IRAKURKETAREN PLAN NAZIONALA (PNL Portugal)