Ikaro

Delicado, Federico Traducción: Fernando Rey

"Compostela" Nazioarteko VII. Saria jaso duen albuma askatasunari buruzko alegoria eder bat da. Errrealitateak eta fantasiak bat egiten dute, eta atea irekitzen dute Kafkaren eta Hopperren herentzia izan litekeen istorio bat interpretatzeko.

Ume bat harrera-zentro batera ailegatu da, eta bertako profesionalek umearen gurasoak non eta nor diren jakin nahi dute. Baina, denek uste dutenaz bestera, ez da ume abandonatu bat. Istorio eder honen protagonistak beste errealitate baten berri emanen digu, konbentzionalismoetatik urrun dagoen beste ikuskera bat. "Ikaro" izeneko liburuak –Album Irudidunak egiteko “Compostela” Nazioarteko VII. Sariaren irabazlea– askatasuna, desberdintasuna eta esperantza ditu mami. Haren mezuak bat egiten du korrontearen kontra doazen pertsonen ibilbidearekin. Maiz gure ingurua ez baita gauza izaten axaleko gauzez haratago ikusteko, bestelako errealitateak ikusteko.

Federico Delicadoren obra bi planotan gertatzen da aldi berean: batetik, errealitatea eta zientzia fisiko edo sozialak, establishmentaren zerbitzura daudenak; eta, bestetik, fantasia eta artea, adierazpide gisara. Bi une ere ageri dira: orainaldia, ziurgabetasunak markatua, eta iraganeko denbora bat, familiaren egoera azaltzen duena. Ikuspuntu estetikoan, nagusi dira tonu apalak eta kolore biziak, eta, Hopper gogorarazten duten irudiak ere bai.

Testua –Ikaroren mitoa eta Kafkaren lana ekartzen ditu gogora– modu metaforikoan irakur daiteke: borondatea ezinbestekoa da egoera zailei aurre egiteko, eta aberasgarria da norberaren bizitzan fantasia txertatzea. Errealitatean gertatzen den oro ez baita egiazkoa. Ez baitugu izan behar hegan egoteko beldurrik.
Leer más
Leer menos
16,00 €