Azken gutuna

Papatheodoulou, Antonis Samartzi, Iris Traducción: Fernando Rey

Hitzak haizeak eraman ditzake, edo, istorio honen uharte ederraren kasuan, postari goxo batek. Bere azken lanegunean, inoiz ahaztuko ez duen zerbait gertatuko zaio.

“Azken gutuna” ipuinak Mediterraneoko uharte txiki eta eder batera garamatza. Hango bizilagunek postari zoragarria dute, 50 urte egin dituena lanean bertan, eta erretiroa hartu aurreko azken laneguna ahaztezina izango da denentzat. Hizkera poetiko eta metaforikoaz baliatuz, kontrasteak nabarmenduz, Antonis Papatheodoulouk omenaldia egiten dio gutunak banatzeko ogibide zaharrari: protagonistarentzat bokazioa da bere lana, altxorra iruditzen zaio bere zorroan daraman material baliotsua, maitasunez, oroitzapenez eta berri on txarrez betea baitago... “Azken gutuna” ipuinak Mediterraneoko uharte txiki eta eder batera garamatza. Hango bizilagunek postari zoragarria dute, 50 urte egin dituena lanean bertan, eta erretiroa hartu aurreko azken laneguna ahaztezina izango da denentzat. Hizkera poetiko eta metaforikoaz baliatuz, kontrasteak nabarmenduz, Antonis Papatheodoulouk omenaldia egiten dio gutunak banatzeko ogibide zaharrari: protagonistarentzat bokazioa da bere lana, altxorra iruditzen zaio bere zorroan daraman material baliotsua, maitasunez, oroitzapenez eta berri on txarrez betea baitago... Irudiek osatu eta aberasten dute testua, postarien lanarekin zerikusia duten collage bitxi bati esker: gutun-azalak, zigiluak, pertsonaien forma marrazten duten hitzak… Planteamendu zinematografiko zalantzagabe batekin, Iris Samartzik plano desberdinak konbinatzen ditu, eta ikusleen begirada postariaren poltsaren barrenera bideratzen. Aspektu kromatikoa ere ongi zaindua dago: nagusi dira kolore zuriak eta okreak, eta nabarmena da kolore bakoitzaren karga sinbolikoa.

Album Irudidunak egiteko Nazioarteko IX. “Compostela” Saria irabazi duen liburu honetan harmonia eta oreka gailentzen dira, aldi berean samurtasuna eta poza transmititzeko gaitasuna, eta komunikazioa eta pertsonen eta taldeen arteko harremanak errazten dituen lanbide baten garrantzia ematen du aditzera.
Leer más
Leer menos
16,00 €