Ama

Ruiz Johnson, Mariana Traducción: Uxue Alberdi

Amatasuna arte eta poesiaren bitartez, samurtasunareneta joritasun koloretsuaren eskutik. Kantu unibertsal bat maitasunari eta bizitzari bere osotasunean.

Maitasuna da testu errimatu honen muina. Nola, zergatik eta zertarako ardazten eta mamitzen dituena. Leun eta xaloa bezainbat unibertsala da, haurtzaroari dagokiona eta ulergarria adin eta kultura guztietako irakurlerentzat. Istorioa eduki eta koloretako irudi joritsuz osatua da, naturan barnatua hasieratik amaieraraino. Mariana Ruiz Johnson egileak bere amatasun esperientzia isladatu nahi izan du, artistiko eta literatur ikuspegitik. Urdinak, horiak, gorriak, orlegiak… kolore bizi eta indartsuak, Hegoamerikako herri-artearen apaintzeko estiloan, kontakizunaren edergarri. Kolore ikuspegitik, bestalde, ilustrazioen indar adierazkor eta poetikoen bitartez, Paul Kleeri egiten dio omenezko keinua.

Album honetan gizakia izaki bat gehiago da, bere osotasunean goresten den Ama Lurraren baitan: animaliak, landareak eta inguratzen gaituzten gainerakoak.
Leer más
Leer menos
15,00 €