Euria egin ondoren

Cerro, Miguel Traducción: Fernando Rey

Elkartasuna, zailtasunei aurre egiteko kemena eta gauzetan oinarritzen ez den zoriontasunaren bilaketa ageri dira Album Irudidunak egiteko Nazioarteko VIII. "Compostela" Sarian. Kolore biziko eta konposizio bereziko lana da, bitxi bat.

“Euria egin ondoren” alegia moderno bat da, bereziki hiru ideia bat lantzen duena: ezbeharrak gainditzeko, ingurunera egokitzeko eta, talde batek bizirik irauteko xedez, denen arteko lankidetza indartzeko prozesua. Uholde batek hartuko du basoa, eta hango biztanleak aurrera ateratzeko ahaleginetan ariko dira behin-behineko babesleku batean. Azeri ttiki bateak bere burua eskainiko du jana eta ura bilatzeko, baina taldea ez da fidatzen ez haren gaitasunez ez asmoez, eta beste batzuei ematen dizkie lan horiek. Album irudidunak egiteko Nazioarteko VIII. Compostela Sarian elkartasuna da muina, baita talde lana ere, oinarrizko premiak asetzeko funtsezko osagai batzuk dituena, immaterialak ere bai.

Irakurketa sakonagoa eginez, azeria –literaturan eta herri kulturan gaizto eta maltzurtzat hartua– mesfidantzaz hartzen dute lagunek, baina, azkenean, denak harrituko ditu espero ez zutena eginen baitu denen hobe beharrez. Kontakizun honen protagonistak bihotza ukituko digu, maiz, inozo-inozo, ezinezkoa dena lortu nahi duenean.

Miguel Cerrok istorio ongi findua aurkezten digu: pertsonaiak xehe-xehe aztertuak, kontakizun klasikoaren egitura, ikuspegien osaera. Naturak berebiziko garrantzia du, eta kontraste kromatiko nabarmenak eskaintzen dizkigu: erauntsiaren aurreko eta ondoko koloreak, egunaren eta gauarenak.
Leer más
Leer menos
16,00 €