Ximunen baratzea
Ximunek azenario asko erein zituen, baina norbaitek beste gauza batzuk landatzea iradoki zion: letxugak, tomateak, alberjiniak... Eta, horrela, baratzea barazkiz eta baratzezainez bete zen.
Ximun untxiak azenario asko erein zituen, baina beste norbaitek letxugak landatzeko iradoki zion, beste batek tomateak landatzeko, beste batek alberjiniak… eta baratzea, horrela, barazkiz ez ezik nekazari bereziz ere bete zen: sagua, oiloa, akerra, txerria, azeria… Album Irudidunak egiteko Nazioarteko X. Compostela Saria irabazi duen liburu honek talde-lana goresten du, baita bizikidetza harmoniatsua eta naturarekiko harremana ere.
Rocío Alejandrok bai egile gisa bai irudigile gisa egin duen lehen liburu honek auzoko baratze komunitarioa du inspirazio-iturri. Nabarmena da testuaren narrazioaren ibilia, baratze bat egiteko pausoak kontatzen baititu.
Pixkanaka, protagonista berekoi eta zaputzaren baratzean agertuko diren pertsonaiak aurkeztuko dizkigu, eta elkarrizketa dinamikoa sortuko da haien artean.
Irudiek tonu okreak eta laranja-koloreak dituzte, bat egiten dutenak kontakizunaren gertalekuarekin. Zigilu tindatuekiko estanpazioaren teknikaz baliatzen da egilea: sormen prozesu lantsua, parte bakoitza, pertsonaia bakoitza eta lanabes bakoitza banaka-banaka inprimatu baitziren zein bere zigiluarekin.
Proposamenaren izaera unibertsalari, asmo ekologiko nabariari eta eskaintzen dituen irakurketa maila desberdinei esker, "Ximunen baratzea”, bere soilean, liburu oso-osoa da, liburu gailena.

Colección: Premio Compostela
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 44
Tamaño: 22,5 x 25
ISBN: 978-84-9172-010-2
Premios : ALBUM IRUDIDUNENTZAKO NAZIOARTEKO X COMPOSTELA SARIA -2017
OSO GOMENDAGARRIA – Irakur Gida 2017 (Mondragon Unibertsitatea)
CUATROGATOS SARIA 2019