1880tik irekia
Narrazio grafiko bat, 140 urtetik gorako denboraren joana adieraztenduena, liburu-denda bat lekuko dela, gertakari historikoak, teknologiarenbilakaera eta aldaketa soziala nabarmenduz.
«1880tik Irekia» narrazio grafiko bat da, hitzik gabeko historia bat, azken 140 urteen joana erakusten diguna. Mendebaldeko hiri batean giroturik, erdialdeko kale bateko eraikin batek denboraren ibilbidea ikus dezakegu ñabardura askori erreparatuta: herritarren janzkera, garraiobideak, erakusleihoetako gauzakiak, jendearen ogibideak edo aurrerapen teknologikoak. Janzkeran, kotapen harroa, garai viktoriarreko esmokina edo gaur eguneko moda, edo 20ko hamarkada alaiko estiloa edo 60ko hamarkadako hippie mugimendua. Zalgurdiak, lehen ibilgailu motordunak, zenbait markatako autoen silueta ezaguna, motoak, den-denak garai baten adierazgarri. Mugarri historikoak: mundu gerrak, 1918ko pandemia, gizakia Ilargira ailegatu zenekoa… Gizartearen antzaldaketa hartan, ez dira falta ez artea, ez etxetresnak, ez ordenagailuak edo bestelako tresna elektronikoak.
Aldaketa horiek guztiak Kronos adi-adi begira dagoela gertatzen dira, denboraren jainkoa, ate baten gainean hor baitago testigu, eta liburu-denda ere gertakari kate horren lekuko ezin hobea da; lekuko, eta, merkatuaren aurrerapenen eta dinamiken biktima ere bai.
Pietro Gottusoren irudiak tekniko akrilikoz eginak daude, zurean, eta ñabarduren aberastasunagatik nabarmentzen dira, baita zorroztasun historikoagatik ere, dokumentazio prozesu zorrotz baten fruitu.

Otros idiomas:
Colección: Premio Compostela
Edad recomendada: A partir de 6 años
Páginas: 32
Tamaño: 25 x 25
ISBN: 978-84-9172-201-4
Premios : Album irudidunentzako XIII Compostela Saria - 2020