Urdin txiki eta hori txiki

Lionni, Leo Traducción: López Gaseni, Manu

Liburu aitzindaria, diseinuaren klasiko bihurtua. Soiltasuna eta harmonia artelanaren mailara eramanak, adiskidetasun, xalotasun eta samurtasunaren metafora eder honetan.

Jutta Bauer aleman ilustratzaileari “Urdi Txiki eta Hori Txiki” liburuaz galdetzen diotenean, “maisu baten lan” tzat jotzen ohi du. Leo Lionnik paper zati xume batzuk eta zenbait hitz eraginkor erabiltzen ditu istorio amultsu bat kontatzeko. KALANDRAKAk maisu-lan hau berreskuratu zuen: nahiz eta 1959koa izan, garai hartan aitzindaria izan zen eta gaur egun ere erabateko indarra dauka. Istorioan nabarmentzekoa da proposamen plastikoaren samurtasun eta orijinaltasuna, esaldi bakun eta deskriptiboez osatutako testuarekin bikain ezkontzen dena. Bi kolore txiki besarkada handi batean elkartzen dira, ohartu gabe kolore berri bat osatu dutela; hori dela eta, ordea, inork ez ditu ezagutzen. Negarraren bidez, jatorrizko kolorera itzultzen dira, eta guraso eta adiskide guztiekin batera ospatzen dute. Hala, geroztik gama kromatiko berriak sortzera jolastuko dira.

Kontakizun honen itxurazko sinpletasunaren azpian, adiskidetasuna, xalotasuna, identitate indibiduala eta kolektiboa goraipatzen dituen istorioa dago. Aldi berean, hasierako irakurleek kolore, tamaina eta norabideei buruzko arte-ikasgai bat jasotzen dute. Gure garaietara ekarrita, Leo Lionniren ikaskizuna da pertsonen arteko desberdintasunek garrantzirik ez dutela, eta benetako ardurak elkartasuna eta elkar ulertu eta bizitzea direla.
Leer más
Leer menos
14,00 €