Matiasen ametsa

Lionni, Leo Traducción: Manu López Gaseni

Artea da Matiasen erdigunea. Museorako lehen bisitak bizitza aldatu zion eta forma eta koloreen mundurako ateak zabaldu zizkion, bere ametsak mihisearen gainean islatu ahal izateko.

Artea, mundu osoko kulturaren eta jakintzaren erakusleiho gisa; sorkuntzaren eta askatasunaren adierazpen gisa; errealitatea eraldatzeko bide gisa. Museo batera egindako lehen bisitak bizitza aldatu dio Matiasi, eta bere etorkizuna bideratzen lagundu dio: ganbara apal batean bizi izatetik bidaiatzera eta bere margolanak nazioarteko prestigioko aretoetan erakustera. Leo Lionnik zenbait estilotara hurbiltzen gaitu, potreta historikoen eta izadi hilen klasizismotik inpresionismo, kubismo edo surrealismoaren tankerako arte-abangoardietara. «Matiasen ametsa» haurrak hezkuntza estetikoan eta formakoloreen interpretazioan abiarazteko album bat da. Fantasiaz betetako istorio hurbil baten bidez, eta collage erako aberastasun kromatiko handiko ilustrazio deskriptiboen bitartez, egileak bere bi grina nagusiak partekatzen ditu irakurleekin: artea eta musika, haurtzaroa markatu baitzioten eta gaur eguneko haur literaturako erreferente nagusietariko bat bihurtu baitzuten.
Leer más
Leer menos
16,00 €