Igeritz

Lionni, Leo Traducción: Koldo Izagirre

Batasunak indarra dakar, eta arrain txikia ez da beti handiaren beldur. Izuen gainditzea eta aniztasunaren balioa erakusten duen klasikoa, margo aberastasun handiz apaindua.

Igeritzen historiak, Leo Lionniren liburu guztiek bezala, bizitzari buruzkoak ikastera eta hausnartzera eragiten gaitu. Bestelakoa izatearen balioa eta kulturaz edo itxuraz- gainerakoon ezaugarriak ez dauzkanari zor zaion begiramena, munduko haur literaturan klasikoa den ipuin honen lehen orrialdeetan ageri dira nabarmen. Are gehiago, geure moztasunei gain hartzea, azal litezkeen aurkakoak arren geure inguruaz gozatzeko nahimena eta hurkoarekiko elkartasuna ere hortxe daude islaturik estetika ederreko eta iradokizun indar handiko esaldi laburreko ipuin honetan. Eta esaten zaigun guztiaren ikur bezala, mezu hauxe: batasunak indarra dakar.

Aipagarria da halaber Leo Lionnik 1963an argitaratu zuen lan honetarako eginiko hautu estetikoa, gaur egun guztiz erakargarria izaten jarraitzen duena. “Kolorez zikintzea” esan izan zaion teknikaz, higidura handiko mundua sortzen du, aberastasun kromatiko handikoa.
Leer más
Leer menos
16,50 €