Lionni, Leo

Lionni, Leo

(Amsterdam, Holanda, 1910 - Toscana, Italia, 1999)

Leo Lionni arte-giroan hazi zen –haren ama opera-kantaria izan zen; osaba Piet, berriz, margolaritza-zale handia– eta oso gaztetatik jakin zuen huraxe izango zela bere zoria. Jaso zuen formakuntza, aldiz, ez zen artistikoa izan, Ekonomian doktoratu baitzen. 1931n Milanen bizitzen hasi zen eta lehen harremanak izan zituen diseinu grafikoarekin. 1939an Ameriketara joan zenean, Filadelfiako publizitate-agentzia batean, Olivetti korporazioan eta Fortune aldizkarian lan egin zuen. Artista mailako ospea ere lortu zuen eta bere margolanak galeriarik onenetan erakusten hasi ziren, Estatu Batuetatik Japoniaraino. Lionni-k berak noizbait esan zuenez, “Nolabait, nonbait, arteak haurtzaroko sentimenak adierazten ditu beti”. Haurrentzat idatzi zuen lehen liburua ia ustekabean sortu zen 1959an: tren-bidaia batean, zetazko paper zatiz egindako istorio baten bidez bilobak entretenitzea otu zitzaion. Halaxe sortu zen “Urdin Txiki eta Hori Txiki”, eta haren atzetik mundu osoko adituek txalotutako 40 obra baino gehiago. Eskultore, diseinatzaile, margolari eta ilustratzaile gisa egindako merituengatik Arte Grafikoen Amerikar Institutuaren Urrezko Domina jaso zuen 1984an.

 

10 Artikulu

Set Ascending Direction
orrialdeko