Arrarik arra

Lionni, Leo Traducción: Manuel López Gaseni

Txantxangorriaren isatsa hiru arra bete luze da. Flamenkoaren lepoa..., tukanaren mokoa... Zein baliagarria den har bat gauzak neurtzeko!

“Arrarik arra”, 1960koa, Leo Lionniren klasiko bat da, hauxe izan baitzen haren lehen ipuina. Har zuhur bat du protagonista, ederki moldatzen dena hainbat hegaztik irentsia ez izateko. Haren abenturak hasten dira bere isatsa zenbat neurtzen duen jakin-minez dagoen txantxangorri batekin. Bide horretatik, intsektu burutsua joango da neurtzen flamenkoaren lepoa, tukanaren mokoa, eta istorioan agertuko diren beste hegazti batzuen anatomiako atal bitxiak. Harik eta, berriz ere irentsia izateko arriskuan dagoela, hartxoak etekin ederra aterako dio bere adimenari eta irudimenari onik ateratzeko ataka berritik, irakurleak harrituko dituen modu batez. Liburu hau, Leo Lionnik bere ibilbidean zehar jasotako lau Caldecott dominetariko lehena merezi izan zuena, materialaren eta ukiezinaren, neurgarriaren eta neurtezinaren arteko dikotomia planteatzeagatik nabarmentzen da. "Ikaskizun agerikorik ez daukan arren, esanahiak bilatzeko gonbita egiten du", adierazi zuen sakontasun sinboliko handiko testu soil elkarrizketatu honen egileak.

Natura, berde-tonu askotako flora, eta irudikatutako fauna koloretsua izan dira Leo Leonnik geroagoko liburuetan garatzen jarraitu zuen ezaugarriak. Orobat collage teknika –hondo zuriaren gainean nabarmendutako figurak tarteko- eta orrialde bakoitzaren konposizio orekatua izan ziren Leonniren identitate-ezaugarriak.
Leer más
Leer menos
16,00 €