Hartz aita etxera dator

Holmelund Minarik, Else Sendak, Maurice Traducción: Manu López Gaseni

Hartz Txiki irrikan dago Hartz Aita noiz itzuliko zain: hark bezala arrantzatu nahi du eta itsasoetan igaro dituen abenturak irudikatzen ditu... Familia osoa etxean elkartu da berriro; eta etxea ez litzateke gauza bera Hartz Txikiren kezka eta jakinminik gabe.

Aitaren figura da “Hartz Aita etxera dator” liburuan biltzen diren testuen gai nagusia. Ipuin horiek etxe inguruan eta basoko beste biztanleekiko egunerokotasunean kokatuta daude. Hartz Txikik bere amets eta desioen berri ematen digu: aitaren antza izatea eta hura bezala itsasoan arrantzan ibiltzea, nahiz eta itsasontziaren ordez enbor batean ibili, eta harrapakin bakarra errekan arrantzatutako arraintxo bat izan. Aitaren itzuleraren albisteak itsaslamia bat ezagutzeko ilusioa piztu du Hartz Txikirengan. Kumearekin batera, beste animaliatxo batzuk joaten dira aita ikustera, nahiz eta itsaslamiaren aztarna bakarra uretan agertutako burbuila batzuk eta itsas kurkuilu batean entzundako itsasoaren marmarrak izan. Horrela pasatzen duten denbora animaliatxoek, halako batean Hartz Txiki zotinka hasten denean; denak saiatzen dira zotina kentzen, egunkaria irakurtzen diharduen Hartz Aitaren lasaitasuna oztopatzen duten arren.

Else Holmelund Minarik egilearen testuei haurtzaroaren xarma, naturaltasun eta freskotasuna darie. Umorea, errepikapenak eta nonsense delakoa eta metatze-egiturak oso presente daude Maurice Sendak-ek bilduma osoan nagusi den klasikotasunez eta narrazioa aberasten duten irudimenezko elementuez jantziz ilustratutako liburu honetan.
Leer más
Leer menos
13,00 €