Hartz txikiren laguna

Holmelund Minarik, Else Sendak, Maurice Traducción: Manu López Gaseni

Lagun bat daukanak altxor bat dauka. Hartz Txikik ibilaldiak, solasaldiak eta ospakizunak partekatzen ditu Milia lagun berriarekin, harik eta udaren amaierak bi lagunak banatzen dituen arte. Haien arteko adiskidetasunari, ordea, distantzian eutsiko diote.

Joan den mendeko 50eko urteen amaieran, Else Holmelund Minarik eta Maurice Sendak sail bateko tituluak argitaratzen hasi ziren. Gaur egun, ia 60 urte geroago, liburu haiek behialako testuen xarma eta samurtasuna gordetzen dute, antigoaleko grabatuen estiloari eta kolore-patina leunei esker. “Hartz Txikiren laguna” obrak pertsonaiari Milia ezagutzen duenean ernetzen zaion ilusioa islatzen du. Miliarekin ibilaldiak, solasaldiak eta festak partekatu ditu, harik eta uda amaieran banatu behar duten une tristea heltzen den arte.

Adiskidetasuna, partekatutako gustuak eta konplizitatea eta zailtasunen aurrean elkarri laguntzea dira obra honek estilo bakun ludikoz islatzen dituen bizikizunenatik batzuk.

Horrela, adiskide ezagutu berriek hurrengo udan berriro elkartuko direla hitz ematen dute. Eta, bitartean, liburuaren egileek Hartz Txiki, oso opari berezi baten bitartez, bere lehen hitzak zirriborratzen hasten den unea erakusten digute.
Leer más
Leer menos
13,00 €