Hartz txikiren bisita
Ez dago aitona-amonena bezalako ipuinik; ez dago haienak baino irakaspen hoberik! Horrexegatik du Hartz Txikik hain gustuko Hartz Amona eta Hartz Aitona bisitatzea. Kontakizun laburren liburu eder honek konplizitatez eta samurtasunez gainezka egiten du.
“Hartz Txikiren bisita” obrak sail honetako protagonista txikia Hartz Aitona eta Hartz Amona bisitatzera joan zen eguna kontatzen digu. Hartz Txikik izugarri ondo pasatzen du haien istorioak entzuten. Elkarrizketen naturaltasuna eta lagunarteko tonua, Hartz Txikiren xalotasuna eta manera onak, eta aitona-amonen konplizitatea samurtasunez eta enpatiaz betetako testu honetako osagai funtsezkoak dira. Hartz Amonak eta Hartz Aitonak Hartz Txikiri kontatzen dizkioten ipuinak, berriz, kontakizun autonomo gisa aurkezten dira, sarrerako kapituluaren ondoren eta bisitaren amaiera atsegina baino lehen. Else Holmelund Minarik-en trebetasun narratiboa liburuaren irakurketa orohartzailea bideratzen du, bertako gai guztien bitartez: askatasuna, beldurrak gainditzea, aitona-amonen eta biloben arteko harremana, elkarrizketa eta ezagutzak eta maitasuna elkarri ematea.
Maurice Sendak-en ilustrazioek, grabatu zaharretan oinarrituak, hemeretzigarren mendeko testuinguru batean girotzen dute ekintza, klasikotasuna islatzen duten janzkeren eta kokalekuen bitartez. Irudi errealistak dira: giza itxura hartutako animaliak eta gozotasuna eta harmonia ematen duten kolore ukitu leunak.

Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 64
Tamaño: 15 x 23
ISBN: 978-84-7681-838-1
Premios : ALA NOTABLE CHILDREN’S BOOK
CALDECOTT HONOR BOOK
HORN BOOK FANFARE
OSO GOMENDAGARRIA - Irakur Gida 2015
(Mondragon Unibertsitatea)