Hankalata pirata

Oli Trigo, Ramón Traducción: Xabier Olaso

Gaurko itsaso zabala ez da, ez, garai batean izan zena, eta pirata bihurri honek arazoak eta bi izango ditu berarekin borrokatuko duen aurkaria topatzeko garaian.

“Hankalata” bere bakarlekutik irten eta, erabat berrindarturik, lehengo abenturei ekingo dielako zurrumurrua zabaldu da; oraingoan ere saiatuko da bidean aurkitzen dituen pertsonei ziria sartzen, berdin hezur-haragizkoak zein espiritu hutsak izan. Izan ere, gaur egun itsas zabala ez da garai batean izan zena bezalakoa, eta bukanero bihurri honi gero eta zailagoa ertatzen zaio bere mailako arerioak aurkitzea, ezpatari zain eta muin eutsi, eta aspaldian izaten zituen moduko borrokak egiteko. Ametsak dira, zalantzarik gabe, borroka-irrika horiek guztiak aske bizitzeko babeslekurik egokienak: “lo seko” egoteak loriazko uneak ematen dizkio, betiere bera garaile irtengo
den hainbat borroka irudikatuz.

Lehenengo irakurleei zuzendutako istorioa da honakoa, dibertigarria eta bitxia. Bere bertsoek mundu mitikoa dakarte gogora, eta, bestalde, Esproncedaren errimak edo Stevensonen “Altxorraren uhartea” liburuko abenturak gertatzen diren eszenatokietara eramaten dute irakurlea.

Collage teknika eta, aldi berean, tinta edo akuarela bezalako gaiak nahasten dituzten ilustrazioek giro bitxi eta exotikoa sorrarazten dute.
Leer más
Leer menos
14,00 €