Saguen bidaia

Oli Colombo, Natalia Traducción: Xabier Olaso

Maletekin eta fardelekin lepo eginda eta karabanaz bidaiatzen, ipuin honetako saguak badoaz hondartzara. Abenturaz beteriko opor batzuetarako errima dibertigarriak eta kateatuak.

“Etxego saguak” liburuaren ondoren, karraskari jator hauen abenturak hondartzara aldatzen dira, ondo-ondo pasatzen duten bitartean, eguraldiaz gozatzeko. Baina prestaketak ez ezik, ibilbidea bere horretan ere abentura eder-ederra da. Literaturaren ikuspegitik, bere aurrekoaren egiturari berari eusten dio, lau bertsoko estrofak, errima asonantea eta hitz kateatuak dituela. Egitura honek guztiak kontakizunaren erritmoa areagotzen du, ahozkotasuna suspertzen du eta, halaber, lehenengo irakurleek eragozpenik gabe jarrai dezaten ahalbidetzen du. Istorioa humore, emozio eta alaitasun giro ederrean gertatzen da, mundialak izango diren oporrak hasteko. Eta, azkenean, trepetaz eta sagu bihurriekin gainezka egindako karabana bat itsasora iritsiko da; bertan eguzkia hartzen ari diren hamaikatxo bainularirekin topo egingo dute.

Jolasak, pasadizoak eta hainbat gorabehera tarteko direlako ez ezik, kolore argiz eta ñabardurez beteriko proposamen plastikoagatik ere nabarmentzen da liburu hau: maletak, flotagailuak, eguzkitakoak, toallak, eta hondartzako tresnak dira protagonisten ekipajean tarteko. Bestalde, ilustrazioetan ez da beste ipuin batzuen pertsonaiei keinurik falta.
Leer más
Leer menos
14,00 €

Otros idiomas: