Arturo
Oskolaren barruan Arturo salbu sentitzen zen, baina oso deseroso, ordea; gelaxka txikia geratu zitzaion. Orduan ohartu zen arrautza hura mundu erraldoi eta ezazagun baten zati ñimiño bat zela.
Oskolaren barruan, Arturo salbu sentitzen zen, baina oso estu zegoen. Jadanik ez zuen tokirik horma zuriko gelatxo epel hartan, eta handik ateratzea beste erremediorik ez zitzaion geratzen. Orduan ohartu zen mundu erraldoi eta ezezagun bateko zati txiki batean bizi zela, orain begi harrituen aurrean zabaltzen zitzaion mundua. Arturo aurre-irakurle eta lehen irakurleentzako kartoi gogorreko liburua da, jaioberrien hauskortasunaz aritzen dena: zer sentitzen duten, nola antzematen duten inguru berria, dituzten beldur eta segurtasun ezak. Protagonistaren figurak, inguruaren aurrean babesgabe eta ikasbide luzea aurretik duela, samurtasuna eta babes sena pizten ditu irakurle helduengan.
Testu erraza eta sentibera, marra lodiko, kolore biziko eta forma eskematikodun ilustrazioez osatzen da, hala irakurle txikienen identifikazioa eta ulermena erraztuz.
Testu erraza eta sentibera, marra lodiko, kolore biziko eta forma eskematikodun ilustrazioez osatzen da, hala irakurle txikienen identifikazioa eta ulermena erraztuz.
Colección: Acartonados
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 26
Tamaño: 19 x 19
ISBN: 978-84-7681-677-6
Premios : OSO GOMENDAGARRIA - Irakur Gida 2011 (Mondragon Unibertsitatea)
NATI PER LEGGERE PROGRAMA (Italia - 2012)
SELECCIÓN MINISTERIO DE EDUCACIÓN (Argentina - 2015)