Hamaika andere ausart
Herri ipuina. Bidaiatzeko gogoa pizten duena. Hamaika emakume ausartek ezagutu zuten Al Ahmar, ipuinetan galdu zen bat eta gelditu ziren hamar... baina oraindik bide luzea dago egiteko.
Andere ausart hauek mundu guztian barnako ibilbidea eginen dute, eta, abentura bakoitzean, haietako bat desagertuko da. “Hamaika andere ausart” ipuina herrialdi guztietan bizirik dauden herri errimen egituraz baliatzen da antzinako errima gaurkotzeko eta tradizio hori irakurle gazteenei hurbiltzeko. Fantasiazko ipuin bat da horretarako baliabidea, toki geografiko eta kultura desberdinak alegia. Irakurleek, kontakizunaren eskemari jarraikiz, ipuinean parte har dezakete, eta, aldi berean, bidaia honetan bisitatzen diren kultura, arkitektura eta paisaien zenbait mugarriren berri izan dezakete. Betiko gaien gaurkotze moduko zerbait da, umorez eta txantxaz egina, bai testuan bai irudietan.
Proposamen estetikoak kolore eta giroetan barnako bidaia bat egitera gonbidatzen du, eta hari erreparatzea, xehetasunei erreparatzea josteta bihurtzen da, josteta aberasgarria.
CEGALeko (Confederación Española de Gremios y Asociaciones de Libreros) Haur Literaturako Liburu-denda Adituen mintegiak gomendatua da liburu hau.

Otros idiomas:
Colección: Cuentos tradicionales
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 32
Tamaño: 22 x 22
ISBN: 978-84-9172-038-6
Premios : IRAKURKETA PROGRAMA NAZIONALA (SEP México) 2007
HEZKUNTZA MINISTERIOAk hautatua (Argentina) 2014
IRAKURKETA PLAN NAZIONALA (PNL Portugal)
OSO GOMENDAGARRIA - Irakur Gida (Mondragon Unibertsitatea)