Zein polita den Panama!

Janosch Traducción: Ainhoa Irazustabarrena Barriola

Hartz txikia eta tigre txikia adiskidetasunaren eredu dira. Toki idealaren bila eginiko bidaiak heldutasuna eta eguneroko abentura adierazten ditu. Umorea, baikortasuna eta xalotasuna darizkion klasiko kuttuna.

Hartza txikiaren eta tigre txikiaren bizitza zeharo aldatzen da ibaian behera kutxa bat agertzen denean, Panamatik datorrena eta banana usaina duena. Harrezkero, Panama haien ametsetako lurralde bihurtzen da, eta, hori dela eta, hara joateko bidaia luze bati ekitea erabakitzen dute. Lapiko gorri bat eta kanabera bat hartuta, eta jostailuzko tigre-ahate batez lagundurik, bideari ekingo diote. Bidaian zehar hainbat animalia ezagutuko dituzte: sagua, azeri zaharra, behia, belea, erbia eta trikua. Janoschen lehenbiziko lanek garaiko testuinguru historikoarekin loturiko oinarri politikoa dute. Zein polita den Panama! bigarren aro baten hasierako mugarria da. Aro horretan, honakoa bezalako istorioak dakarzkigu, zeinetan gizatiarturiko animalien bidez adiskidetasunaren balioa goraipatzen baita. Panama da tigrearen eta hartzaren locus amoenus —toki ideala— partikularra, eta toki horren bila eginiko bidaia liluragarria lotuta dago heldutasun pertsonalarekin, eguneroko abenturarekin eta emozio berrien aurkikuntzarekin..

Marrazki alai eta koloretsuak, klasikoak eta lauak, haur-estilokoak dituen Janoschen kontakizun kuttun honi umorea dario, eta baikortasun eta xalotasun sentimendu-hondarra utziko digu. Ezusteko amaierak, berriz, pertsonaien itxaropena asebeteko du.
Leer más
Leer menos
16,00 €