Neuk sendatuko zaitut, tigre

Janosch Traducción: Ainhoa Irazustabarrena Barriola

Tigre txikia gaixotzean, hartz txikia arduratuko da hura zaintzeaz, eta basoko animalia guztiek lagunduko diete animalien ospitalera. Egiazko adiskidetasuna, are gehiago, une zailetan erakusten dena, da irribarrea pizten duen kontakizun samur honen muina.

Janoschek sorturiko pertsonaia maitagarrienen bizitzako beste atal bat da “Neuk sendatuk zaitut, Tigre”.
Oraingoan, tigre txikia gaixotu egingo da, eta bere lagun leiala arduratuko da hura zaintzeaz, haren gogoko jakiak prestatzeaz, lagunei deitzeaz, bisitan joan daitezen, eta tigre txikia eroso egon dadin ahal duen guztia egiteaz. Animalien ospitalera lagunduko diegu, izeba Antzara, oinetako azkardun erbia, elefante grisa eta basoko beste lagun askorekin
batera, denak joango baitira gaixoari laguntzera. Eta azterketa mediko berezi bat ikusiko dugu, X izpiekin, tigreak duen
gaixotasun harrigarria aurkitzeko.

Bai testuari bai irudiei samurtasuna darie, adiskidetasunaren balioan sakontzen dute eta irakurlearen enpatia sorrarazten
dute, umore finaz lagunduta. Elkarrizketen egitura errepikakorra eta Janoschek maisuki irudikatzen dituen eguneroko eszenak dira irakurlea liluratzeko gakoa, betiere mezu unibertsal bat zabalduz: “Gaur, zugatik; bihar, nigatik”.
Leer más
Leer menos
16,00 €