Kote Katua eta munstroak
Koteren etxean zarata arraroak entzuten dira, eta Katu-ama ere beldurtuta dago. Baina Kotek beldurrei aurre egiteko eta haiek uxatzeko modua aurkituko du.
«Kote Katua eta munstroak» obrak haurtzaroan ohikoa
eta interesgarria den gai bati heltzen dio: beldurrak.
Liburuko protagonista ez da bakarrik geratzeko gauza, zarata ezezagunek izutu egiten dutelako: leihotik sartzen den haizeak, garbigailuaren edo igogailuaren mugimenduak eragindako zaratak, ur-tantak galtzen dituen tangak... Edozein soinu arrotz erasoan datorkion munstro bihurtzen da Koteren irudimenean, eta horregatik ibiltzen da amaren babesaren bila. Katu-ama da haren segurtasun iturria, eta, istorioak aurrera egin ahala, ikusiko dugu umearen beldurrak uxatzea lortuko duela. Katu-ama Rocío Martínez-en alter ego-a da, irakurleei azaldu nahian beldurra buruan dagoela soil-soilik, eta gainditu ahal izateko aurre egin behar zaiola.
Irudiek, pastel-margoz, gozotasunez betetako pertsonaiak eta tokiak irudikatzen dituzte. Perspektiba-jolasei esker, etxeko gelak erraldoiak direla ematen du, hain zuzen ere ume txikiek hurbileneko errealitatea ikusten duten moduan. Handitasun-irudipen horren bitartez, areagotu egiten dira Koteren intriga, egoneza eta bakardadea. Dena dela, giroak inoiz ez dira
ez ilun ez mehatxatzaileak; zenbait objektuk, hala nola jostailuak, jantziak edo liburuak –Sendak-en «Piztiak bizi diren lekuan» omenduz-, toki seguru batean egoteko ziurtasuna ematen dute: etxean.
Tipografiaren askotariko tamainek eta hitzen kokapen dinamikoak aberastu egiten dute narrazioa eta mezua: onomatopeiek edo tentsio-uneak markatzen dituzten esaldi handiek indartu egiten dute istorio honen komunikazio-potentziala.

Otros idiomas:
Colección: Obras de autor/a
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 40
Tamaño: 22 x 22
ISBN: 978-84-9172-262-5
Libros relacionados
Comprueba los artículos para añadir a la cesta o