Kandinga Lehoia

Ofogo Nkama, Boniface Arguilé, Elisa Traducción: Manu López Gaseni

Bantutarren tribu afrikarrak Kandinga lehoiaren alegia kontatzen du, adierazi nahian krudeltasunak eta berekoikeriak zorigaitzera daramatela bere ondasunak partekatzen ez dituenari.

Kandingaren istorioak afrikar herrietako milaka urteko jakituria, ahozko tradizioa eta kultura-aberastasuna biltzen ditu. Kontakizuna urruneko sabanarainoko irudizko bidaia bat egiteko gonbitea da, hango biztanleak ezagutzeko: krokodiloak, elefanteak, eta abar. Eta, haien guztien gaineko hegemonia gauzatzen duena: lehoia. Alegia honetako protagonista bere krudeltasuna dela eta gain behera etorritako errege bat da -zaharra, gaixorik eta bakarrik-. Norberekoikeria eta zekenkeria ez dira bidaide onak, basa animalientzat ez ezik, gizakientzat ere… Boniface Ofogok giza portaerari buruzko gogoeta bat aurkezten du, eta bere jaioterriaren esperientzia jartzen du irakurleen zerbitzura, ikasbide hauxe aintzat hartzeko: “Asko baduzu, ona da ezer ez dutenekin partekatzea”. Elisa Arguilék estilo primitiboko ilustrazioak erantsi dizkio testuari, zeinetan adierazpen-indarra eta kolorekontrasteak nabarmentzen diren

«Kandinga lehoia» bantutarren ahozko tradizio agorrezinetik dator, zeinak Kamerun erdialdetik Hegoafrikara bitarteko sabana eta oihanetan bizi den tribu bat diren. Haien istorio gehienek gizakiaren eta natura-ingurunearen arteko harreman estua islatzen dute. Horren bidez, KALANDRAKA etxeak munduaren inguruko ibilbide bati ematen dio hasiera, Kandingarenaren antzeko istorio liluragarriak datozen lekuetako kontalarien eskutik.
Leer más
Leer menos
16,00 €