Gehiago garenean
Amaren sabela gero eta handiagoa da eta untxitxoak basoan barrena zabaldu du berri ona: familia handituz doa. Baina noiz jaioko da? Amak gauza bera erantzuten dio beti: "Oinak ikusi ezin ditudanean".
Anaia edo arreba berri bat iristeak piztu du «Gehiago garenean» liburuko protagonistaren jakin-mina. Obra hori, lehen irakurleentzat egina, egitura errepikakorragatik nabarmentzen da, hiru mailatan: untxi txikiak amari erditzeaz galdetzeko erabiltzen dituen formula paraleloen bidez; basoko beste biztanleei berri ona emateko formulen bidez eta galdera errepikakorraren bidez; eta kumeak jaiotzean partekatuko dituzten jolasen bidez. Samurtasuna, elkartasuna, poza, emozioa -eta amaierako ustekabea- dira istorioaren inguruan dabiltzan sentimenduak. Liburuak, bestalde, trazu nabarmenetako eta marra irregularretako ilustrazio eskematikoak eta tonu suabetako akuarelak darabiltza.
Nabarmentzekoa da koloretako irudien eta anaia nagusia izango denaren amets eta desirak islatzen dituzten eszena monokromoen arteko dikotomia.
Nabarmentzekoa da koloretako irudien eta anaia nagusia izango denaren amets eta desirak islatzen dituzten eszena monokromoen arteko dikotomia.
Colección: Obras de autor/a
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 40
Tamaño: 18,5 x 25,5
ISBN: 978-84-7681-999-9
Premios : Ohorezko Zerrenda. OEPLI, 2017