Arturo eta Klementina

Turin, Adela Bosnia, Nella Traducción: Rey, Fernando

"Neskatoen alde" bilduma mitikoko ipuina. Istorioa, alegia baten bidez kontatua baliabide ederra da emakumeak gizartean duen rolaz hausnartzeko. Gogor egiten die estereotipo sexistei, eta bazterkeria salatzen Beharrezkoak baitira, oraindik ere, koedukazioari eta sexuen arteko berdintasunari buruzko lanak.

Orain dela 30 urtetik gora, Adela Turín «Dalla parte delle bambine» izeneko bilduma argitaratzen hasi zen Italian. Handik laster, Esther Tusquetsek argitaratu zuen Espainian, «A favor de las niñas» bilduman (“Neskatoen alde”). Baterako hezkuntzari eta sexuen arteko berdintasunari buruzko erreferentzia bihurtu zen liburu bilduma, eta zenbait hizkuntzatara itzuli. Denbora pasatu bada ere, gaur egun liburu hauek behar-beharrezkoak dira oraindik. Arturoren eta Klementinaren arteko harremanean ilusioa eta maitasuna dira nagusi hasieran, baina, pixkana, monotonia eta kartzela bihurtuko da. Klementina ez da zoriontsu eta bere buruaren jabe sentitzen, ezin ditu garatu bere gaitasunak; Senarrak gutxietsi egiten ditu emaztearen gaitasunak, eta irri egiten die haren ametsei. Ulerbera izan beharrean, errespetuz jokatu beharrean, Arturok emaztearen nortasuna ahultzen du, eta mendekotasuna sortzen. Hainbeste gauza izateak, jakina, ez dio asetzen Klementinari pertsona modura garatu nahia.

Alegia bat da, “Arrosa eta leuna” eta bildumako beste liburuen modura, helburu jakin batzuk dituena: gizartean behar bezalako tokia ematea emakumeari, eta estereotipo sexistak eta bazterkeria desagerraraztea, jokamoldeak aldatuz mundu hobea egiteko.
Leer más
Leer menos
16,00 €