Arrosa eta leuna
Lorategi batean itxirik bizi dira elefante-kume emeak. Paskualina da haietako bat, baina, besteek ez bezala, ez du lortzen bere azala arrosa eta leuna izatea. Aitak eta amak, etsiturik, itxura hori izatera behartzen ez dutenean, Paskualina askatasuna zer den ohartuko da, eta berdintasunerako bidea irekiko die bere lagunei.
Orain dela 30 urtetik gora, Adela Turín «Dalla parte delle bambine» izeneko bilduma argitaratzen hasi zen Italian. Handik laster, Esther Tusquetsek argitaratu zuen Espainian, «A favor de las niñas» bilduman. Koedukazioari eta sexuen arteko berdintasunari buruzko erreferentzia bihurtu zen bilduma, eta zenbait hizkuntzatara itzuli. Denbora pasatu bada ere, gaur egun ere beharrezkoak dira liburu hauek. Paskualina eta elefantetxo emeak bakarturik bizi dira eguerdi-lili eta peonia lorategi batean: hori dute janaria behar bezalako itxura izateko, azal arrosa eta leuna izateko. Horretaz gainera, kolore bereko oinetako, xingola eta lepokoak janzten dituzte. Denek betetzen dute gurasoen ametsa, Paskualina izan ezik. Horregatik, gurasoek kargu hartzen diote, ez dela besteak bezalakoa izanen onartu arte. Axalekokeria eta itxurari ematen zaion garrantzia handiegia ageri dira istorioan, baita gizartearentzako kritika ere, jendearen geroa erabaki eta mugatzen baitu sexuaren arabera. Baina, batez ere, askatasunaren aldeko kantua da. Nella Bosniaren irudiek indarra ematen diote testuari figura errealista eta tonu biziekin.
Alegia bat da, “Arturo eta Klementina” eta bildumako beste liburuen modura, helburu jakin batzuk dituena: gizartean zor zaion tokia ematea emakumeari, eta estereotipo sexistak eta bazterkeria desagerraraztea, jokamoldeak aldatuz mundu hobea egiteko.
Alegia bat da, “Arturo eta Klementina” eta bildumako beste liburuen modura, helburu jakin batzuk dituena: gizartean zor zaion tokia ematea emakumeari, eta estereotipo sexistak eta bazterkeria desagerraraztea, jokamoldeak aldatuz mundu hobea egiteko.
Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 40
Tamaño: 21,5 x 27
ISBN: 978-84-7681-787-2
Premios : GOMENDAGARRIA - Irakur Gida 2013 (Mondragon Unibertsitatea)