Zorioneko hondamendia
Hondamendiak dena hankaz gora jarriko du: etxerik gabe geldituko dira, baina, gainera, bizimodua erabat aldatuko die. Sagueta andreak aurkituko du konponbidea. Bizimodu aspergarria zuten, baina, orain, abenturak, baita rol berriak ere familian.
Eguneroko errutina nagusitzen da familia honen bizimoduan. Rolak zorrotz bereiziak daude: Sagueta jauna lanetik nekatuta eta burura beteta iritsi, eta, etxera itzultzean, deskantsatu nahi du. Emazteak etxea txukun du, afaria prestatuta, eta umeak aitaren zain daude arretaz haren istorioak entzuteko. Hondamendiak dena hankaz gora jarriko du: etxerik gabe geldituko dira, baina, gainera, bizimodua erabat aldatuko die. Ama eta emazte “ezti, apal eta otzanak” ausardiaz salbatuko ditu ume guztiak; ia ezer izan gabe, beste sagu-zulo bat antolatuko du berehala, eta, handik aurrera, sagu kumeak eta ama bera abentura zoragarriak bizitzen hasiko dira, bestelako bizimodua egiten.
Adela Turínek eta Nella Bosniak 1975ean sortu zuten alegia hau emakumeak familian eta gizartean duen tokiari buruz aztertzeko eta gogoeta eragiteko. Ia 40 urte geroago, istorioak indarra izaten segitzen du, eta lehenago bezain beharrezkoa da. Koedukazioari eta berdintasunari buruzko kontakizuna da, umore eta dibertsio dosi handiak dituena. Irudiak ere halakoxeak dira, koloretsuak. Pertsonaiak gizatiartuak daude, etxeko giroan kokatuak, eguneroko traste eta garbiketa-gaien artean.

Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 40
Tamaño: 21,5 x 27
ISBN: 978-84-7681-845-9