Zenbakiak asmatzen
"Telefonozko ipuin" ospetsuenetako bat hau ere. Album berezi honek galdera xelebre batzuk egiten dizkigu: Zer neurri du ipuin batek?, nolako pisua du malko batek? Hona hemen erantzunak.
Kontakizun zoragarri hau Gianni Rodariren Telefonozko ipuinetako bat da, hau da, haurrentzako literaturaren eta pedagogiaren berritzaile handiarena. Bianchi jaunak, alabari gauero ipuin bat kontatzeko hitza bete nahian, eta elkarrengandik urruti bizi direnez, telefonoz deitzen dio, eta hain dira goxoak eta onak istorioak ezen telefono-zentraleko langileek aditzen baitiete.
Josteta ere baden elkarrizketa honetan, galdera arrunt eta harrigarriak eta xelebreak nahasten dira: zein den bi punturen arteko distantzia, nolako pisua duen malko batek edo nolako luzera duen ipuin batek.
Erantzunak graziaz, talentuz eta irudimenez beteak daude, hots, Rodariren ezaugarriez (“Ipuinak nahasten!” liburuan bezalaxe), ume irakurleen gaitasunak garatzen laguntzeko ezaugarriez.
Alessandro Sannaren irudi biziei esker, “Zenbakiak asmatzen” ipuinak ezin ahaztuzko nortasuna bereganatzen du, pintzelkadek eta koloreek zifretan oinarritutako formak sortzen baitituzte.

Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 32
Tamaño: 22 x 30
ISBN: 978-84-9172-012-6
Premios : Andersen Saria 1970 (Autor)