Bat eta zazpi
Haurtzaroari, tolerantziari eta dibertsitateari buruzko kontakizun beharrezkoa, indarkeriaren eta gerraren kontrako antidoto eta esperantza- iturri.
Haurtzaroari, tolerantziari eta dibertsitateari buruzko kontakizun beharrezkoa,
indarkeriaren eta gerraren kontrako antidoto eta esperantza-iturri. Bianchi jaunak, Italia guztian barna saltzen ibiltzen zen merkataritza-agente
batek, sakelako telefonorik ez zegoen garaian, egunero deitzen zion bere
alabari ipuin bat kontatzeko. Baina deiak oso garestiak zirenez, ipuinek oso
laburrak behar zuten izan. Telefonozko ipuinak da Gianni Rodariren obra
garrantzitsuenetako bat, eta «Bat eta zazpi» da horietako bat.
Paolo, Jean, Kurt, Juri, Jimmy, Txu eta Pablo. Zazpi ume, zazpi hiritakoak:
Erroma, Paris, Berlin, Mosku, New York, Shanghai eta Buenos Aires. Zazpi ume
desberdin baina ume bera. Zazpi ume, hizkuntza berean egiten dutenak irri.
Zazpi ume, handitzen direnean elkarri kontra eginen ez diotenak, gizon bera
izanen baitira. Beatrice Alemagna da esanahi sakoneko istorio labur honen
irudigilea. Haren irudiek –testuraz eta kolorez beteak, une oro testuarekin bat
egiten dutenak– informazio gehigarria ematen dute umeen hiriei buruz.

Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 5 años
Páginas: 32
Tamaño: 20 x 30
ISBN: 978-84-9172-386-8