Ipuinak nahasten!

Rodari, Gianni Sanna, Alessandro Traducción: Fernando Rey Escalera

Gianni Rodari maisua izan zen istorioak kontatzen, eta bikain erakutsi zuen hori bere Telefonozko Ipuinetan. Alessandro Sanna irudigileak, album honetan, Txanogorritxo harrigarriari beste modu batez begiratzeko gonbidapena egiten digu, ezagun den oro "hausten" jostatzeko.

Aitonak irakurtzen ari den egunkaria bazter utzi, eta ipuin bat kontatzen hasi zaio bilobari. Ipuina ezin klasikoagoa izanik ere, zail gertatzen zaio kontatzea. Gaizki daki? Inola ere ez. Aitonak zera nahi du: bilobak berak kontatzea, berak nahita egiten dituen akatsak zuzenduz. Zeren Ipuinak nahasiz hain zuzen ere lortuko du aitonak hanka-sartzea adierazpide aberats bihurtzea. Txanogorritxoren ipuinaren ikuspegi xelebre hau aise kontatzen da, eta umore jolas bilakatzen da ipuin kontalariarentzat eta irakurlearentzat. Horrela eginez, zoragarri sentituko dugu haurren emozio bizia. Amu paregabea da umeen sekulako irudimenarentzat, haien arreta eta interesa biltzeko.
Leer más
Leer menos
16,50 €