Nor da zomorro hau?

Queralt, Carmen Traducción: Xabier Olaso

Aurreirakurleei zuzenduta dagoen azal gogorreko ipuin atsegin honetan fauna ñimiñoa bizi da, eta irakurlea bera ere pertsonaia bilakatzen da.

Nor da zomorro hau?” aurre-irakurle eta lehen irakurleei
zenzentzen zaien kartoi gogorreko liburua da. Nahiz eta gu ohartu ez, gure inguru-minguruan bizi den fauna txiki-txikia erakusten zaie. Alabaina, ipuin honetako protagonistak izaki jator eta bitxiak dira, ezagutzeko modukoak. Zomorrook ezaugarri bertsukoak ez, neurri, forma eta itxura askotarikoak direla jabetuko da irakurlea. Testua, bestalde, irakurterraza da eta letra larriz idatzita dago; neska-mutiko
txikienei letrak ezagutarazi eta, halaber, irakurketa erraztea da horren helburua.

Ezaugarrietatik abiatuta, pertsonaien deskribapenean eta ezagupenean oinarritzen da proposamen hau, istorioaren protagonista nagusia den irakurlearengana berarengana iritsi arte.

Ikus-proposamen erakargarria du liburuak. Collagearen teknikaren bidez ondutako irudietan, koloretako trazuak gainjartzen dira eta, era berean, oinarrizko diseinuak, ehundurak eta kontraste kromatikoak nabarmentzen dira. Jolasa bailitzan, irakurleak bere-berea egin dezake liburua, berariaz jarrita dagoen esparrutxoan argazkia itsatsita.
Leer más
Leer menos
12,00 €