Bidean zehar

Ruiz Johnson, Mariana Traducción: Xabier Olaso

Animaliak martxan, 1etik 10era arte. Eta oraingoan nora joango ote? Konta-kantatzeko festa giroko errimak.

Alaitasuna, erritmoa eta musikaltasuna darizkion haur kantapoema da “Bidean Zehar”. Animalia ezberdinak dira protagonista -elefanteak, saguak, katuak eta hartzak ere tarteko- , eta bertso oktosilabo hauen erritmoan dihardute, zenbaki-hurrenkera markatzen dutela. Horrela, bada, 1etik 10era bitartean, pertsonaiak zenbatzen hasten dira, jai giroko helmuga harrigarrira iritsi arte. “Ama”ren ondoren, Ruiz Johnsonek Vl Nazioarteko Konpostela Album Ilustratuaren Saria irabazi zuen obra, hain juxtu, eta “El viaje de mamá”, aurre-irakurleentzako eta lehen irakurleentzako kartoizko liburu honetan, egileak, berriro ere, familia hartzen du gaitzat.

Lehenengo zenbakiak ikasteaz batera, “Bidean zehar” liburuak, bestalde, jaki ezberdinak ezagutzeko aukera ez ezik, jakiok eramaten dtuztenen berezko ezaugarri batzuk ezagutzeko egokiera ere ematen du. Kolore askotako ilustrazioak izatea da inondik ere irudi dinamikoak, adierazkorrak eta ezagutzeko modukoak ere badituen irakurgai dibertigarri honen interesguneetako bat.
Leer más
Leer menos
12,00 €