Hurbil
I. Compostela Sariaren lan irabazleak planteamendu soil-soila du bai muinean bai azalean. Gure garaiko inkomunikazioari buruzko alegia bat da, pertsonei eta emozioei buruzko gogoeta poetiko bat.
"Hurbil" komunikazio faltari buruzko alegia bat da, pertsonen arteko harremanei, indibidualismoari, desirei eta zirrarei buruzko gogoeta poetiko sakona. Ikuspuntu literariotik, kontakizunaren soiltasuna eta barne-lotura dira nabarmenak, protagonisten ekintzen paralelotasuna erakusten baita: ahate bat eta untxi bat, nor bere bakardadean sarturik bizi direnak. Obrak gonbit garbia egiten dio irakurleari: gainerako pertsonei bizkarrik ez emateko, “bizitzaren une soilen baina zoriontsuenak beste batzuekin batera bizitzeko aukera ez galtzeko”, idazleak berak adierazten duen bezala. Ikuspuntu estetikotik, Natalia Colombok zenbait teknika nahasi ditu: margo akrilikoak, baina baita collagea ere, eta horretaz gaitera, tipografia berezia. Bistarako baliabide zenbait ere erabiltzen ditu, mugimenduaren eta simetriaren kontzeptuekin jostatzeko, inola ere ahantzi gabe kolore, ehundura, eta materialen nahasketa. Horrekin guztiarekin Natalia Colombok bere estilo eta izaera berezia eman dizkio lanari.
Colección: Premio Compostela
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 36
Tamaño: 20 x 20
ISBN: 978-84-7681-564-9
Premios : ALBUM IRUDIDUNENTZAKO NAZIOARTEKO I COMPOSTELA SARIA - 2008
GOMENDAGARRIA - Irakur Gida 2008 (Mondragon Unibertsitatea)
II PREMIO DELLE PALME (Haurrentzako Literatura Italia) - 2009
IRAKURKETA GOMENDATUA (FNLIJ Saria. Brasil - 2011)
IRAKURKETAREN PLAN NAZIONALA (PNL Portugal)