Hegaztien inbentarioa irudiduna
Bai pinguinoa eta bai kolibria, enara eta zozoa... 80 bat hegazti-espezie erakusten dira: habia, hegan egiteko manera, kantua; denak koloretako marrazkietan. Argitalpen berria, laster eskura.
Munduan badira 10.000 hegazti espezie baino gehiago, eta haietatik 80 bildu ditugu liburu honetan: hala pinguinoa nola kolibria; bai enara eta bai zozoa; hontza eta pelikanoa… Hegaztien morfologia deskribatzeko balio duen hiztegi irudidun ttipi bat dakar hasieran. Gero, espezie bakoitzari dagokionez, argibide jakingarriak ematen dira: lumajea, elikadura mota, estaltzeko ohiturak… baita sortzen duten kantua edo hotsa ere. Hegazti bakoitzaren batez besteko tamaina eta hego-luzera ere ikasiko ditugu, bata bestearekin alderatzeko.
Bilduma honetako gainerako liburuetan bezala, honetan ikusiko ditugun irudiak estilo zientifikokoak dira, zehaztasun handiz eginak, garai bateko naturalistek beren landa koadernoetan egiten zituztenen gisakoak: errotuladorez nahiz tinta txinatarrez marraztuak, eta akuarela bidez koloreztatuak; horrela lortzen dute izaki zoragarri hauen irudi fin eta poetiko bat ematea.
Oso liburu erakargarria da, hegaztien irudi ikusgarriengatik ez ezik, haiei buruzko eduki tekniko ulergarri bezain jakingarriengatik ere bai, bertan erakusten baita nola egiten duten habia, nola aireratzen diren hegan eta nola egiten duten kantua.

Otros idiomas:
Colección: Inventarios ilustrados
Edad recomendada: A partir de 6 años
Páginas: 80
Tamaño: 21,5 x 30
ISBN: 978-84-9172-173-4