Dinosauroen inbentarioa irudiduna
Liburu honetan izaki liluragarri batzuk erakusten dira, Lurrean orain dela 66 milioi urte arte bizi izan zirenak -Triasikoan, Jurasikoan eta Kretazeoan-, Paleontologiak haien fosilen azterketatik lortu dituen ezagupenak adierazita. Zehazki, hemen, gaur egungo hegaztien arbaso diren berrogeita zazpi narrasti primitiboren azkeneko aurkikuntzak ikasiko ditugu.
Bizia Lurraren gainean orain dela 4.300 milioi urte sortu zela ikasiko dugu “Dinosauroen inbentarioa irudiduna” honen hasieran, eta jarraian bizidunen historiaren mugarri batzuk aipatzen zaizkigu, sorrera hartatik gaur egun arte. Liburuan 47 dinosauro espezie azaltzen dira, garai geologikoen arabera banaturik: Triasikoa, eta orduko Mussaurus patagonicus, adibidez; Jurasikoa, non agertzen zaigun Diplodocus carnegii, besteak beste; eta Kretazeoa, Tyrannosaurus rex-en garaia. Parisko historia naturalaren museo nazionalean ari den Claire Peyre de Fabrègues Paleontologian doktoreak, hari egindako elkarrizketan, azaltzen ditu arlo honetan 90eko hamarkadatik hona teknologia berriei esker izan diren aurrerapenak. Esate baterako, dinosauro batzuek lumak zituztela jakitea lortu da –hortik dator haien ahaidetasuna hegaztiekin-, eta hori oso aurkikuntza garrantzitsua izan da.
Oso urrun gelditu dira Richard Owen britainiar ikertzailearen lehenbiziko fosilen aurkikuntzatik ondorioztatu ziren ezagupenak. Gaur egun arte 700 dinosauro espezie aurkitu dira, baina zenbaki hori dezente handitu liteke: “oraindik ere espezie kopuru handia gelditzen da aurkitzeko”, adierazi du Claire Peyrek.
Liburu honek irakurle txikien -eta ez hain txikien- jakin-mina suspertuko du, eta haietako batzuk, nork daki, beharbada etorkizuneko paleontologoak, laborategiko teknikariak edo artekari zientifikoak izanen dira; izan ere, hemen badituzte horretarako balioko dieten hainbat datu, dinosauro ezagunenen sailkapen, aurkikuntza eta deskribapenari buruz. Irudiak antzinako landa-kaieretakoen estilora egin ditu Emmanuelle Tchoukriel-ek. Eskeletoen azterketa, irudi zientifikoak eta birsortutako animaliak oinarritzat hartuz, marrazkilariak bere interpretazio artistikoa egin du.

Otros idiomas:
Colección: Inventarios ilustrados
Edad recomendada: A partir de 6 años
Páginas: 72
Tamaño: 21,5 x 30
ISBN: 978-84-9172-039-3