Animalien inbentarioa irudiduna
Mundu osoko faunatik ateratako ehun bat espezie, hala ornodunak -ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak, narrastiak- nola ornogabeak -zeinak animalia espezieen % 95 baitira-. Animalia bakoitzaren izen zientifikoa nahiz arrunta ematen dira, eta deskribapena gehitzen da, estilo naturalistako marrazkiekin batera. Argitalpen berria, laster eskura.
«Animalien inbentarioa (irudiduna)» honek mundu osoko fauna ordezkatzen duten ehun bat espezie biltzen ditu, hala ornodunak -ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak, narrastiak- nola ornogabeak, zeinak, 60 klase baino gehiagotan sailkaturik, animalia espezieen % 95 baitira. Animalia bakoitzari dagokionez, izen zientifikoa nahiz arrunta ematen dira, eta haren deskribapena gehitzen da akuarelaz koloreztatutako marrazki naturalistaren ondoan. Animaliak sailkaturik aurkituko ditugu, ingurune geografiko hauen arabera: oihan tropikala, basamortua, sabana, mendialde eta oihan epelak, eskualde polarra, ozeanoa, ur-bazterra, jendeztatutako eremua eta abeletxea. Hain desberdinak diren tukana eta behia aurkituko ditugu liburu berean, eta bien artean beste hamaika gehiago: dromedarioa, lehoinabarra, otsoa, arrabioa, hartz zuria, izurdea, burruntzia edo pauma. Liburu hau katalogo darwiniar interesgarria da, natura hobeki ezagutzeko eta, beraz, hura zaintzen laguntzeko.
Otros idiomas:
Colección: Inventarios ilustrados
Edad recomendada: A partir de 6 años
Páginas: 80
Tamaño: 21,5 x 30
ISBN: 978-84-9172-132-1