Ez da kaxa bat

Portis, Antoinette Traducción: Eva Linazasoro

Ipuin honetako, protagonistak horixe erakusten digu, hots, kaxa bat gure irudimenak uzten digun guztia izan ahal dela: mendi bat, espazio suziri bat...

Kaxa bat horixe besterik ez da... baldin eta ez bada kaxa bat. Ipuin honetako protagonistak horixe erakusten digu, hots, kaxa bat gure irudimenak uzten digun guztia izan ahal dela: mendi bat, espazio suziri bat… Bere haurtzaroko bizipenak birsortuz, egileak aspaldiko baliabide urrien erabilpenaren aldeko apustua egiten du: jolasteko ia bitartekorik gabe, gauzarik xumeena jostailurik ederrena bilakatu daiteke. Bilduma bitxi eta interesgarria, bai edukiaren aldetik bai eta aurkezpenagatik, liburuaren azalek kartoizko kaxen uki, kolore eta itxura bera bait dute. Argumentua oso sinplea da, esaldi labur eta zuzenez osatua, pertsonaiaren eta kaxaren erabilerari buruzko galderak egiten dizkion ahots orojakile baten arteko elkarrizketa moduan. Oinarrizko marra espresiboez eginiko ilustrazioetan, berriz, kolore eta perspektiba jokoak nabarmentzen dira. Bereziki deigarria da errealitatearen eta fikzioaren arteko dikotomia maila artistikoan adierazteko modua: irudi imaginarioa jatorrizkoari gainjartzen zaio, irakurleari begirada ezberdin bat eskeiniz. Horrela, kaxa bat besterik ez dirudiena, orrialdez orrialde, beste zerbait bilakatzen da: lasterketa auto, robot, suak hartutako etxe… eta abar.

Irakurleak espazioan kokatzeko oinarrizko kontzeptuetan trebatu ahal izango dira: goitian-beheitian, aitzinean-bizkarrean, barnean-kanpoan, horizontalean-bertikalean… Liburutxo honek mundu berriak ezagutzera garamatza, eta irudimena eta haur eta helduen arteko ideia trukaketa bultzatzen ditu.
Leer más
Leer menos
14,00 €