Bost sagutxo
Meriendatzeko ordua da eta bost sagutxo ahora eramateko zerbaiten bila irten dira elkarrekin. Banan-banan bidean zehar hemen eta han gelditzen dira eta taldean Piti saguak soilik egingo du aurrera, harik eta dena jira-biraka hasten zaion arte… «Bost sagutxo» kontakizun erritmiko eta dibertigarria da eta ahozko tradizioaren gai eta egituretara eramaten gaitu
Album garaikidea da honakoa, tradiziozko ipuinen zapore argia berdin-berdin dakarrena. Meriendatzeko ordua da eta bost sagutxo ahora eramateko zerbaiten bila irten dira elkarrekin. Banan-banan bidean zehar hemen eta han gelditzen dira eta taldean Piti saguak soilik egingo du aurrera, harik eta dena jira-biraka hasten zaion arte…
«Bost sagutxo» kontakizun erritmiko eta dibertigarria da eta ahozko tradizioaren gai eta egituretara eramaten gaitu; honako hauek guztiak agertzen ditu: animaliak protagonista diren ereduak, ausardia nagusitzea eta txikia handiari gailentzea, errepikapen- formulak erabiltzea, etengabe kendu edo ekintzari gehitzen zaizkion pertsonaiak (kenketa-gehiketa) agertzea, errima, erritmoa…
Ilustrazioak atseginak eta xehetasunez beterikoak dira eta saguen gordelekuaren sekretu guztiez gain, protagonistak joan-etorrian dabiltzan etxeko leku ezberdin guztiak ere erakusten dizkigute; horiek guztiak, eguneroko bizitzari lotuak diren neurrian ederki asko ezagutuko dituzte neska-mutikoek. Bestalde, ezaugarri horiek guztiek haur txikienei kontatzeko baliabide paregabea bilakatzen dute liburu hau.

Otros idiomas:
Colección: Obras de autor/a
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 36
Tamaño: 22 x 22
ISBN: 978-84-9172-382-0