Euli fiririren festa

Mejuto, Eva Mora, Sergio Traducción: Izaguirre, Koldo

Errusiako herri ipuina. Zazpi animalia daude euliaren etxean masusta tarta jaten hasteko irrikaz, eta bat-batean... Atea jo dute! Nor ote?

Euli Firiri nekatu egin zen, nora ezean baitzebilen burrunban, eta etxe bat eraiki zuen basoko beste biztanle batzuk hartu ahal izateko. Masusta-tarta egin zuen, eta zazpi aulki eta zazpi plater jarri. Eta tartaren usaina adituta, animaliak agertzen joan ziren: txikiena, baina baita handiena ere: zazpi animalia xelebre. «Euli fiririren festa» Aleksandr Afanásievek berreskuratutako ipuin errusiar baten egokitzapena da. Protagonistek jolas atsegin batean sartzen dituzte irakurleak zenbaki, tamaina, errima, errepikapen eta erritmoei esker, horiek baitira ahozko tradizioaren osagaietako batzuk.

Kolore bizi-bizi “ia fluoreszenteez” baliatuz, Sergio Morak kreatura xelebreak sortzen ditu, transgresioa, umorea eta adierazgarritasuna dituztenak ezaugarri. Metaketa-ipuina da, jolas fonetikorako gonbita ere badena; irakurtzeko eta kontatzeko ipuina da, orrialdeak pasa ahala indarra irabaziz doana bukaera txundigarrira arte.
Leer más
Leer menos
14,00 €