Hiru txerrikumeak

Ballesteros, Xosé Somà, Marco Traducción: Eva Linazasoro

Eta otsoak putz eta putz egin zuen... lastozko eta egurrezko etxeak deseginez. Baina, harrizko etxea? Ipuin herrikoi ingelesaren egokitzapena, proposamen plastiko guztiz aberatsarekin.

Lastozko etxea, egurrezko etxea, harrizko eta adreiluzko etxea… Materiale ezberdinak hiru txerrikume ezberdinentzat
-bata nagia, bestea langileagoa eta bestea arras langilea-.
Hirurak, ordea, bat datoz gauza batean: otsoaren beldur dira. Egitura errepikakorra duen ipuin herrikoi ezaguna dugu, irakurri,
zenbatu eta putz eta putz egiteko gomitea egiten diguna, halaxe
egin baitzuten protagonistek ere zorigaiztoa gainditutakoan. Ipuin
klasiko guztietan bezala azpimarragarria da ahozkotasunak hain
berea duen erritmo narratiboa.

Egokitzapen honen proposamen plastikoa ere berezia da:
kolore bero eta ñabardurez beterikoa, bai lekuen arkitektura eta
dekorazioan, bai eta pertsonaien adierazkortasunari dagokionean.
Leer más
Leer menos
14,00 €