Orihuela Saria

Haurrentzako Poesiako Nazioarteko “Orihuela” Hiria Saria, Orihuelako Udaleko Hezkuntza Zinegotzigoak eta Kalandraka argitaletxeak antolatua 2008. urteaz geroztik, Iberoamerikako letren egungo panoramako haurrentzako sormen poetikoko lehiaketa garrantzitsuenetako bat da: edizioen kalitateagatik, testuak poema-liburu bakoitzerako berariaz sortutako ilustrazioekin osatzen baita; bilduma batean kokatua egoteagatik, irakurle sail zabal batentzako diseinu erakargarria baitu; eta bere proiekzioagatik, nazioarteko liburu azoka nagusietara ailegatzen baita. 5.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du, eskubide intelektualen aurrerapen gisa. Ekimenaren helburua haurrei zuzendutako poesiaren sorkuntza suspertzea eta Miguel Hernández orihuelarraren figura omentzea da.