Ungerer, Tomi

Ungerer, Tomi

(Estrasburgo, 1931 - Cork, 2019)

Bere lehen marrazkiak gerra-girokoak dira eta gerraren eta faxismoaren arbuioa erakusten dute. 1956an New Yorkera joan zen eta han haurrentzako liburuak idazten hasi zen, arrakasta handiz. The New Yorker, Esquire, Life Show edo Fortune bezalako hedabide garrantzitsuetan argitaratu zituen bere lanak. 60ko hamarkadan, bere ibilbidearen gailurrean, Ungererrek bere lanetan islatu zuen gizarte amerikarraren hipokrisiaren eta azalkeriaren aurkako erreakzioa. Kanadako etxalde batera aldatu zen eta 70ko hamarkadaren bukaeran Irlandara joan zen bere familiarekin. Berrogei urteko ibilbidean eginiko sorkuntza lana eskerga da, kalkulatzen da 30.000 eta 40.000 bitarte direla estilo desberdinetako lanak, eta 120tik gora liburuak. Beste aipamen batzuen artean, Ilustratzaileen Elkarteko Urrezko Domina eta Hans Christian Andersen Saria jaso ditu (1998an). Ilustratzaile izateaz gain, filantropia ere garatu du eta dena eman du kausa humanitarioen alde.

https://www.tomiungerer.com

https://www.musees.strasbourg.eu/musee-tomi-ungerer

2 Artikulu

Set Ascending Direction
orrialdeko