Hiru Bidelapurrak

Ungerer, Tomi Traducción: Koldo Izaguirre

Eraso egiten zieten zalgurdiei, izu-ikara sortzen bidaiariei. Neska umezurtz batek, ordea, ez zien beldurrik izan. Betiko klasiko bat, bihotz-garbitasuna oinarri.

«Hiru bidelapurrak» liburu hau, zintzo berritzen duena 1961eko edizioa, haurrentzako literaturaren klasiko bat da, 30etik gora hizkuntzatara itzulia. Belaunaldi askotako haurrek ezagutu dute pertsonaia bitxi hauen historia. Bidelapur xelebreak janzkeran, eta tresna bitxiak dituztenak beren gaiztakeriak egiteko. Kontakizunean, nabarmentzekoak dira deskripzioa, ekintzen ordena narratiboa eta nolako xalotasunez gidatzen dituen Tomi Ungererrek irakurleak. Irudiak oso lagungarriak dira istorioa ulertzeko: kontraste kromatikoa, eszena bakoitzaren adierazgarritasuna eta bidelapurren itxura misteriotsua dira elementu nabarmenenak.

Emozio desberdinak pizten ditu, bai beldurra, baina baita samurtasuna ere: bidelapurrek lapurtzea eta izutzea dute beren biziaren muina, baina neskato zurtz batek bizimodua aldarazi eta ulertaraziko die pilatu dituzten ondasunekin ume behartsu askori lagun diezaieketela.
Leer más
Leer menos
16,00 €