Animalien kumeak. Nor naiz ni? Poloetako lurrak

Pinguinoa, foka, hartz zuria… Serie honetako kumeek beren burua aurkezte dute eta zer espezietakoak diren asmatzeko pistak ematen dizkigute. Hala, jolasean, poloetako lurretako fauna basatira hurbilduko gara, detaile eta adierazkortasun handiko marrazki errealistak lagun ditugula. Ilustrazio errealista ederrez lagunduta, igarkizun sinple bat proposatzen da. Erantzunarekin batera, kume horiei eta haien familiei buruzko informazioa ematen da.

«Nor naiz ni? Animalien kumeak» bildumak faunarekiko jakin-mina eta natura zaintzeko ardura esnatu nahi ditu haurrengan txikitatik. Testu erraz, zehaztasun zientifikoarekin, eta ilustrazio samur eta iradokitzaileak lagun, titulu bakoitzak kontinente bateko zazpi kume ezagutzeko aukera eskaintzen du. Umeak parte aktiboa izan dezan irakurketan, jolas batek ematen dio hasiera animalia bakoitzari buruzko informazioari.

Asiari eta poloetako lurrei buruzko bi titulu berri hauek Europako, Afrikako, Amerikako
eta Australiako faunari eskainitakoen segidan datoz. Denen artean, bilduma aproposa osatzen dute sei liburukietan deskribatzen diren berrogei espezie baino gehiago beren ingurugiroan ezagutzeko.
Leer más
Leer menos
14,00 €