Nor izan nahi zenuke?
Rebecak arrain bat izatea amesten du; arrainak hontza bat izan nahi luke; honek krokodiloaren ezaugarriak miresten ditu… eta horrela gertatzen zaie beste animalia batzuei, direnaren ezberdin izan nahi dute. Irudimena garatzeko jolas kateatua.
«Nor izan nahi zenuke?» irakurle gazte-gaztentzako album bat da, narrazio-egitura errepikakorra duena oinarria, aurrekoari lotutako pertsonaiak gehituz. Rebekak arrain izatea du amets; arrainak hontza izan nahi luke; hontzak krokodiloa miresten du, eta horrela, bata betearen atzetik, etxeko animaliekin edo animalia basatiekin, bukaera zirkularra izan arte. Horri esker, irakurleak jakinduriaz betetako irakaspena jasoko du: irudimenari esker, zer nahi, eta huraxe izaten ahal gara. Arianna Papiniren kontakizunaren planteamendua soila da, eta irudi lau eta eskematikoak ditu lagun, collagearen teknikarekin egindako kolore eta testurak papereratuz.
Emaitza irakurgai eder eta osoa da. Orrialdeek arrastoak uzten dizkigu ikusmenaren bidez sormen-josteta honetan parte har dezagun. Bi pertsonaiaren bat-egite fantastikoari esker, izaki hibridoak sortzen dira: arrain hankaduna, arrain-hegalak dituen hontz bat, krokodilo hegalduna… Animalia berezien sail bat, liburuko orrialdeez haratago ere handitzen ahal duguna.

Colección: Obras de autor/a
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 40
Tamaño: 30 x 22
ISBN: 978-84-9172-234-2