Hartza ehizatzera goaz
Belardian zehar, basoan barrera, ibaiaz bestaldean... hartza ehizatzea zirrara eta ustekabez betetako abentura da familia osoarentzat.
Aita batek eta haren lau seme-alabek abentura zirraragarri bati ekin diote belardi batean zehar, ibai baten bestaldean,
baso batean barrena… harik eta leize batera iritsi diren arte;
han hartz bat agertu zaie eta izututa etxera bueltatu dira aurretik egindako bidea atzera ibiliz. Kantu tradizional batetik abiatuta, Michael Rosen-ek egitura errimatuko testu xalo bat egin du,
kontakizunaren klimaxean ekintza guztien ordena atzekoz aurrera
jartzen duena. Zer datorren aurreikus daitekeen neurrian,
oso testu egokia da irakurtzen ez dakitenentzat zein lehen
irakurleentzat. Familiaren mugimenduak islatzen dituzten
onomatopeiak tartekatzen dituen neurrian, berriz, ahoz kontatzeko
eta haurrak narrazioan sarrarazteko soinu-giro ezin hobea sortzen
duen kontakizun dinamikoa da.
Ikuspegi plastikotik, “Hartza ehizatzera goaz” portadan bertan
hasten da eta, guardak barne, naturako paisaje ederrak
irudikatzen dituzten orrialde bikoitzeko akuarelak eskaintzen ditu.
Helen Oxenbury-k –pertsonaiak sortzeko bere seme-alabak
eta bere txakurra ere baliatu baitzituen- ikus-jolasa egiten du
zuri-beltzeko eta koloretako irudiak tartekatuz, familiak eragozpen
bakoitzari aurre egin behar dion unea eta protagonistaren
garapena bereizteko.
Suspense sentsazioa areagotuz doan neurrian, tonu argits
u eta arinetatik kolore trinko eta ilunetarantz jotzen duten
ilustrazioak dira.

Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 40
Tamaño: 28,5 x 25,5
ISBN: 978-84-7681-735-3
Premios : OSO GOMENDAGARRIA - Irakur Gida 2013
(Mondragon Unibertsitatea)